“Remontando el vuelo” dion hori

Hiriak ez ditu poluzioak zikintzen.
Horren aurrean,
zure sukarrari aurre egiten dion
erremedio garratza
izan nahi dut.
Biziki, baina ez dakit nola.
 
Horren ordez,
mozkorkeria dut pasiatzen,
zerbait ulertuko duzulakoan.
 
Saiatzen naiz ihes egiten,
HOBE horren bila,
eta dagoeneko badakidanez
ihes egiterik ez dagoela, 
 
ozenki diot:
ez egin negarrik lagun,
sinistuko dugulako:
 
cada Noviembre volveré a morder
como pájaro caduco cualquier suelo,
y de pronto aletear hacia el invierno
y en su aliento padecer,
para remontar el vuelo.
 
Beraz, mal y tarde, baina,
POLITA hitza eskatu diot Olentzerori.
 
 

 
Publicado en Uncategorized | Etiquetado | 1 Comentario

DESIRA gorputza(k)

Nik ez dizut ezer gadetu
ala agian, isilekoa izan da galdera,
baina zure gorputza behintzat,
erantzuten hasi da.
 
Hasieran leun eta baxu,
gero indar handiz,
bizkorrago
eta gogor.
 
Orduan DESIRA idatzi didazu goputzean,
kolore urdinez eta hizki larriz,
izerdi artean
nebulosa bilakatu den arte.
 
Eta nik ez diot alde egin dezan utziko,
ez berehalakoan behintzat.
Publicado en Uncategorized | Etiquetado , , | Deja un comentario

“Una alguien” izatea

– Oye, es que creo que ya es hora de que yo sea “una alguien”, ¿no crees?

– Sí, sí, claro.

[Autobusean entzuna]

Publicado en Uncategorized | Etiquetado | Deja un comentario

Arratsalde batzuk

Badira igande arratsalde batzuk
gorputza aztoratu ostean,
ohe gainean hilda uzten zaituztenak.
 
Gorputzak ozen eskatzen dizu
borondatea esku artean galduarazi eta gero,
bere gisara uzteko.
 
Eta igande arratsaldetan,
igande arratsaldetan
kasu egin behar zaio gorputzari.
Publicado en Uncategorized | Etiquetado , , | Deja un comentario

Denbora

Atzo bi kandela erosi nituen estanpitak eta arrosarioak ere saltzen dituzten denda kristau batean. Nahiz badakizun denda horrek esan nahi duen dena gorrotatzen duzula, bada beste zerbait oso gustura sentiarazten zaituena bertan (sekta batena dela badakizun belar-denda bezala- baina ze gaileta onak egiten dituzten?). Usain gozoaren bila jardun nintzen, lasai, argizari leuna eskuartean ibilita, eta bai, usain gozoa dute erositako biek. Erosketa satisfaktorioa da kandelena, mimo handiz egiten den horietakoa, hartzen dituzu, usaindu, eta plazer handiena sortzen dizuna hartzen duzu.

Auto-mimo moment.

Lehen kandela asko izaten nituen. Ez nintzen hain hippia, ez pentsa, inziensoa oraindik ulertzen ez dudan gauza da (hezetasunak jandako ikasle pixuko usaina tapatzeko bada ere). Baina kandelak bai. Behin irakurri nuen, hareazko erlojuak bezalaxe, leku askotan kandelen iraupenak markatzen zuela denbora. Nik kandelak irakurtzen dudanean pizten ditut, eta batzutan idazten nabilenean. Eta egia da begiratu egiten dudala nola doan birrintzen, eta horrek ematen didala denboraren kontzeptu ezberdin bat, batez ere denboraren probetxuaren kontzepzio bat.

Beraz, orain ere alboan dut kandela bat dir-dir, eta barkatuko didazue, baina amaitzera noa, behatza sartu nahi dut-eta argizari beroan, lehortzen den bitartean jolasteko.

Publicado en Uncategorized | Deja un comentario

Ezin ikutu

Distantziak beldurrik gabe aurre egiteko aukera ematen digu.
Baina noan lekura noala, zure usaina hartzen dut oraindik.

Publicado en Uncategorized | Etiquetado | 1 Comentario

Bilbado

Lekuak ez dira sekula gauza bera ez bagaude.
Eta Bilbo, Bilbo guk egiten genuen.

Publicado en Uncategorized | Etiquetado , | Deja un comentario