Esan zenidan, publikatzeko modukoa zela.

Nik erantzun banizun ere, “zer da publikatzea?” bat, gorde egin nuen badaezpada ere. Hilabete gutxi eta gero, berriz hartu dut “publikatu” horren zentzua. Hemen doa.

Urriak 20
Bakea heldu omen da gurera,
eta nire gorputzak gerra eskatzen jarraitzen du.
 
Haserre isurtzen ditu izerdi tantak,
gorrotoz lubrikatzen barrenak.
 
Takoi altudun emakumeak
kaleak zapaltzen dituzte bake sentimendu gutxiz.
 
Hildakoak oraindik konta ditzaket,
eta eskuek ez didate ematen.
 
Ez da gerra amaitu batzuontzat.
 
Gorputzak haserre entzuten ditu halakoak
eta oraindik odol gehiegi isurtzen du.
 
Bakea heldu omen da gurera,
nik larrutan pasako dut eguna,
oraindik ukabil asko dago altxatzeko,
edo sartzeko,
bakea ez da atmosfera;
 
Bakea ez da izango, ez bada,
nire gorputzaren aldarri.
 
Anuncios
Esta entrada fue publicada en Uncategorized y etiquetada , . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s