uzteko

Kontatu nahi nizuke
uzteko eskatzeko,
uzteko
eskuek egin beharreko bidea egin dezaten,
uzteko,
izter artean eiakulatzen.
Bost minutuz, edo zazpiz agian
dena ahaztu,
eta gogoratzea zure hankarteak
deabruak nola uxatzen dituen sentitzea zer den.

Uzteko,
que me dejes
pero sin dejarme.

Denak egin dezan aurrera
estutzeko bularrak
azkazalak bizkarrean
hozkak ipurmasailetan
eta kolpe mutuak
utzi arte.
Uzteko.

Garrasi ozenek isildu ditzaten gaurkoan
burutapen jarraikorrak
obsesioak
eta beldurrak.
Banaizen gizaseme hori ere
Ahazteko,
uzteko banaizen zerrama horrek
barrenak hartu ditzan.

Que me dejes,
uzteko,
bai,
déjame sin dejarme
dena hartzen,
ahazten
hazten
eta hasten,
gogoratzeko
zergatik hau guztia
eta zertarako.

Uzten bakarrik
hasten baita dena berriro
hartzen.

Publicado en Uncategorized | Deja un comentario

gu/bakarrik

kasik gu bakarrik ginen aretoan. eta altura hauetan ez dakit zerk izutzen nauen gehiago,

‘gu’ horrek

edo ‘bakardadeak’.

IMG_9835

Publicado en Uncategorized | Deja un comentario

okerrena

Okerrena pasatzen zaizunean

okerrena pasa zaizula konta diezakezun horri baino

kontatzea besterik ez duzu nahi.

Baina okerren hori pasa zaizuna

okerren hori kontatuko zenioken horrekin

pasa bazaizu,

bi marroi dituzu:

okerrena,

eta okerra kontatu ezina.

Publicado en Uncategorized | Etiquetado , , | 2 comentarios

Zapitxo intimoak

Ahal banu lo egin eta zu gorde,
abestu eta igeri egin aldi berean.
 
 
Meabe, Bitsa eskuetan.

 

Publicado en Uncategorized | Deja un comentario

Heriotza irakurri dut liburutegian,

eta negarrez hasi naiz.

Publicado en Uncategorized | Etiquetado , , | Deja un comentario

Esan zenidan, publikatzeko modukoa zela.

Nik erantzun banizun ere, «zer da publikatzea?» bat, gorde egin nuen badaezpada ere. Hilabete gutxi eta gero, berriz hartu dut «publikatu» horren zentzua. Hemen doa.

Urriak 20
Bakea heldu omen da gurera,
eta nire gorputzak gerra eskatzen jarraitzen du.
 
Haserre isurtzen ditu izerdi tantak,
gorrotoz lubrikatzen barrenak.
 
Takoi altudun emakumeak
kaleak zapaltzen dituzte bake sentimendu gutxiz.
 
Hildakoak oraindik konta ditzaket,
eta eskuek ez didate ematen.
 
Ez da gerra amaitu batzuontzat.
 
Gorputzak haserre entzuten ditu halakoak
eta oraindik odol gehiegi isurtzen du.
 
Bakea heldu omen da gurera,
nik larrutan pasako dut eguna,
oraindik ukabil asko dago altxatzeko,
edo sartzeko,
bakea ez da atmosfera;
 
Bakea ez da izango, ez bada,
nire gorputzaren aldarri.
 
Publicado en Uncategorized | Etiquetado , | Deja un comentario

Well, I met you…

Autobusean noala ez dit molestatzen besteen kaskoetatik irteten den burrunbada entzuteak. Gezurra da esaten den hori, entzuten dugun musikak asko esaten duela norberaz. Edo egia bada behintzat, ez du gehiegi esan nahi. Nire kaskoek gauza asko esaten dute, eta zaila da klasifikatzen rantxera baten ostean reggaetona eta ondoren Anari entzuten  duena sailkatzen, hori ere badakit. Horregatik batzuetan nahiago izaten dut musika itzali eta albokoarena entzun.

Gaur begiak oso zabalik dituen neska txiki bat dut aurrean. Oso zabalik ditu begiak eta tarteka ahoa zabaltzen du isileko hasperen bat egin nahian edo. Kantua behin eta berriz jartzen du amaitu orduko, begirada berriz galtzeko, burua atzera bota eta lepoa luzatuz. Ez dakit negar egiteko gai izango den. Autobusa isildu dadin nahiko nuke, ez baitut ondo identifikatzen zein kantuk duen hain harrapatuta.

Hustutzen joan da busa, biok bakarrik bukatu dugu ibilbidea. Inbidia ematen dit, izugarrizko inbidia. Badakidalako zer den sentsazio hori, bai, kantu batek aukeratzen zaituenekoa, deskubritzen zaituenekoa, airea kontenitzen duzunekoa, hurrengo estrofa hasiko den zain. Ezin zarelako kantuan ongi kontzentratu, baina beste edozertan ere ez. Harrapatu egiten dizulako gorputza, agian ingeles ziputzik ere ulertzen ez baduzu ere.

Begiak zabaltzen zaizkizu, noski baietz, eta ez dakizu salto batez kasik lebitatzen jaiki edo han bertan hiltzen utzi eta hasperen isileko horiekin eserlekuan abandonatu. Berriz amaitu zaizu kantua eta berriz jarri duzu, eta entzun dut, well I met you at the blood bank sarkor hori, penetrante hori.

Dena ulertu dut, B.I., B.B. Dena ulertu dut.

http://www.youtube.com/watch?v=J0-T8EqaH0Q&feature=related

Publicado en Uncategorized | Etiquetado , | 2 comentarios

«Remontando el vuelo» dion hori

Hiriak ez ditu poluzioak zikintzen.
Horren aurrean,
zure sukarrari aurre egiten dion
erremedio garratza
izan nahi dut.
Biziki, baina ez dakit nola.
 
Horren ordez,
mozkorkeria dut pasiatzen,
zerbait ulertuko duzulakoan.
 
Saiatzen naiz ihes egiten,
HOBE horren bila,
eta dagoeneko badakidanez
ihes egiterik ez dagoela, 
 
ozenki diot:
ez egin negarrik lagun,
sinistuko dugulako:
 
cada Noviembre volveré a morder
como pájaro caduco cualquier suelo,
y de pronto aletear hacia el invierno
y en su aliento padecer,
para remontar el vuelo.
 
Beraz, mal y tarde, baina,
POLITA hitza eskatu diot Olentzerori.
 
 

 
Publicado en Uncategorized | Etiquetado | 1 Comentario

DESIRA gorputza(k)

Nik ez dizut ezer gadetu
ala agian, isilekoa izan da galdera,
baina zure gorputza behintzat,
erantzuten hasi da.
 
Hasieran leun eta baxu,
gero indar handiz,
bizkorrago
eta gogor.
 
Orduan DESIRA idatzi didazu goputzean,
kolore urdinez eta hizki larriz,
izerdi artean
nebulosa bilakatu den arte.
 
Eta nik ez diot alde egin dezan utziko,
ez berehalakoan behintzat.
Publicado en Uncategorized | Etiquetado , , | Deja un comentario

«Una alguien» izatea

– Oye, es que creo que ya es hora de que yo sea «una alguien», ¿no crees?

– Sí, sí, claro.

[Autobusean entzuna]

Publicado en Uncategorized | Etiquetado | Deja un comentario